XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta bestea balio adierazkorra ere baduelako berez.

Gure kasuan bustudirarekin jaso da gehienbat.

Hala ere, Zugarramurdi-n; Baztango azpi-euskalkian, Amaiur, Arraioz, Gartzain eta Aniz-en, hau da, azpieuskalki guztian; Bortzirietakoan, Eratsun-en; eta Ultzamakoan, Auza eta Beunza-n, bustidurarik gabeko forma jaso genuen.

Ez dira mapako datuak erabat erabakiorrak.

Eratsun-en atte ere jaso genuen B lekukoarengandik, eta Auza-koak aite-ren parean forma bustia ere eman zuen, haurren erabilera eskatu genionean.

Alderantziz ere bai, Larraintzar-en ikusten den bezala forma mugatuan sabaikaria, baina bustidurarik gabe mugagabean.

Azkenik, Arrarats-ko forma aipatu nahi genuke, sabaiko afrikaria ahoskatu bait da, atxe:.

Aldaketa hau (B)-z maiz gertatzen dena da eta bere eremua zabalduz joatetik kanpo, ez dago ondo finkatua ere.

Edozein modutan, Bermeo, Elantxobe eta kostalde horretan, hots afrikari sabaikoak lekutu egin du leherkaria: aitxa (-e); gaitxu, ditxu eta horrelakoak entzun daitezkeelarik, (AZKUE 1919,463).

Ip(GN) Baztango azpi-euskalkirako, A. ALONSO-k hots asibilatuez hitz egiten duenean ere, (1922,63) horrelako artikulazio moduaz ari da, baina ez du afrikari bezala aurkezten, leherkaritasuna galdu baitu, igurzkari bezala baizik.

Honi buruz zehatzago analisi akustikoan mintzatuko gara.

162 LODITU (246)

165A EGIN DITUT- 165B DITUT (250-251)

Hemen ere, aita-ren kasuan bezala, -it taldearen eraginez sortzen da sabaitzeko joera, baina, bestean ez bezala, kasu honetan balio adierazkorrik gabe.

Loditu-ren kasuan, bustidurarik gabe, beste behin, Zugarramurdi eta Baztango azpi-euskalkia aurkitzen ditugu.

Eta, goian bezala, Arrarats-ek sabaiko afrikaria.

Ditut aditz laguntzaileak (250) eta ditut bere eskuko adizkiak (251) agian bilakabide desberdina eduki dezakete, baina guk jaso ditugun datuetan ez dugu, hots sabaikariaren aldetik, ezberdintasunik jaso.

Bilakabidea honako hau litzateke:

ditut - dittut - ttut - ttot - txot

tut

Gertaeren hedadura, berriz, hau da:

Ditut Zugarramurdi-ko B lekukoak.

Tut, aferesia eginez, bustidurarik gabe, Zugarramurdi-ko A lekukoak; Amaiur, Arraioz, Gartzain eta Aniz-ek, hau da, Baztango azpi-euskalki guztiak, eta Etxalar-ek Bortzirietako azpi-euskalkian.

Dittut, bustidura eginez, aferesirik gabe, Bortzirietako Sunbilla-n.

Ttut, bustidura eta aferesiz, Bortzirieta guztian, Sunbilla-n izan ezik; Ultzamakoan, Larraintzar, Beunza eta Goldaratz-en; eta Arakilgoan Aldatz-en; azken honetan u eta o bokalen arteko tinbrea mugikorra delarik, lekukoen arauera.

Azkenik, ageri diren aldakiak:

Ttot Beramendi-n eta txot Arrarats-en, biak Basaburua haranean.

(250) mapan, Auza-n ttet egiten du A lekukoak, eta forma honek ditiat - ditiet - ttiet - ttet bilakabidea suposatzen du, alegia.

Bestalde, Mendebaldeko bazterrean adizkiaren bokalaren tinbrea mugikorra azaltzen da aski maiz eta ez da harritzekoa emen hori agertzea.

Arrarats-ek, dut formaren parean, ia maizago dot ahoskatzen du, eta Aldatz-ek ere bide horretatik jotzen du, ikus (239) mapa.

Mapa hauen ondorioz esan daiteke bai Zugarramurdi-k eta bai Baztango azpi-euskalkiak ez dutela bustidura automatikoki egiten.

Bide horretatik jotzen du Etxalar-ek ere, aita-ren kasuan horrela gertatzen ez bada ere; baina kasu honetan balio adierazkorrez gerta zitekeen.

Eratsun eta Auza-n ere berezi gelditzen da, baina aditzarena aski esanguratsua bada ere, kasu gehiagotan begiratu beharko litzatekeela uste dugu.

(88) mapan mogitu forma jasotzen genuen.

Hemen ere bustidura automatikoki gertatzen da, salbuespen hauez: Zugarramurdi; Baztango azpi-euskalkian Aniz eta Gartzain, Amaiur eta Arraloz-ek sabaitu bait dute hortzetako hotsa: Bortzirietakoan, Eratsun-ek alternantzia aurkezten du, A lekukoak bustidurarik gabe, baina B-k bustiduraz; azkenik, Ultzamako Goldaratz-ek bustidurarik gabe.

Ezin izan da Etxalar eta Auza-ko A lekukoen ebakera jakin, mugizu eta mugizak formak azaldu bait zituzten.

(108) mapan egitai forma jasotzen da, eta, ingurunearen aldetik, leherkari hortzetako hots hori sabaiko egiteko ingurune egokia du.

Horrela gertatzen da Bortzirietako azpi-euskalkian, Etxalar eta Oronoz-Mugairi-n ez beste toki guztietan bustitzen bait da.

Eratsun-en txandaketa gertatzen da, lekukoen arauera.

Hitz berezia den arren, aurretik bidea jarraitzen du honek ere.

AZKUE-ren (1969,198) hitzak gogoratu beharko genituzke: En la AN, por ejemplo, dicen, hasta causar hastío al oyente, dittu, itto, atta por ditu, ito ...

160 TIPI / TTIPI / TTIKI / TXIKI (244)

161 TENTE (245)

Ingurune fonetikoak eragin gabeko bustidura kasuak gerta daitezke hitz hasieran, ttipi, ttarra, e.ab., eta hitz barruan ere, gutti, pattarra eta horrelakoetan.

Guk mapa hauetarako hautatu ditugun hitzetan edukiak berak sortzen du bustidura, ingurune fonetikoaren eraginik gabe, hitzaren eduki semantikoa indartuz bereiztasun fonetiko horren bidez.